XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hortaz
Mila esker guztiarengatik, eta barka enbarazurik sortu badizugu.
Orain, aldegitea baino ez dugu.
- Zein da zure prezioa, Veles jauna?
Veles ez zen larritu batere halako
Bere buruaren jabe zen guztiz.
- Ez dut askorik zuri eskaintzeko, andereño.
Prezioa, beraz, hainakoa izango da.
Baina has gaitezen oinarrizkoenetik, eskaintzeko dudantxotik.
Ez dizuet gezurrik esan txostenik ez dagoela aitortzerakoan, halaxe baita.
Gure aitak, hala ere, bazuen zaletasun bat.
Bakardadea gainditzen laguntzen zion zaletasun handi bat: idaztea.
Ez da herri honetan ezer gertatu gure aitak bere idazkietan jaso ez zuenik.
Gure aitaren egunerokoa da nire eskaintza...
Eta saria, berriz
Dantza bakar bat: bals bat.
Maria zutik jarri zen, besoa luzaturik eskua zabaldu zuen.
Berehala, gramofono zaharretik zetozen lehen nota dardartien doinupean, nire begi harrituen aurrean, balsa hasi egin zen.